Ongi etorri gure ingeleseko akademiaren web orrira

Kaixo Guztioi!

Maite Aiastui naiz, Oñatiarra, 4S ingeleseko akademia martxan jarri duena.
Formazioz, ”Lehen Hezkuntzako Irakaslea, Ingeleseko Espezialitatea” diplomaturaren jabe naiz.
Hogei urte baino gehiago daramatzat irakaskuntzan, haur txiki, nerabe eta helduekin.
Lanaldian hainbat formazio saio jaso ditut. Tartean ingelesarekin eta bere didaktikarekin zerikusia dutenak.

Zergatik 4S?

Hizkuntza bat ikasten dugunean, komunikazio osorako behar ditugun lau trebetasun edo “skill” daude. Normalean lehenengo entzuten ikasten dugu, gero hitz egiten, gero irakurtzen eta azkenik idazten. Hortik datorkigu 4S izena.

Adin Guztientzat

Adin guztietara egokitutako klaseak

Maila Ezberdinak

Ingeleseko titulu ezberdinen prestaketa

Online Plataforma

Klaseak etxean jarraitzeko aukera Moodle plataformarekin
Hemen gure akademiako berriak irakurri ahal izango dituzu

Kontaktua

Formulario hau erabil dezakezu gurekin kontaktuan jartzeko

Non Gaude

Oñati erdigunean kokatzen da gure eskola. Ikastetxe guztietatik hurbil.

943 533657
Arantzazuko Ama Kalea 3 behea 20560 Oñati (Gipuzkoa)
Scroll to Top